Hezkuntzako app oso dibertigarria da, eta hiru bideo-joko ditu, Imanol Urbieta gure musikagilearen abestirik ezagunenetan inspiratuak: Ran Rober Ran, Plisti plasta eta Jon Braun.
Aplikaziorik gustuenetako bat euskaraz, umeentzat, Ikastolako irakasleentzat, hezitzaileentzat eta, nola ez, gurasoentzat!
RAN ROBER RAN Izan zaitez trebea autoa gidatzen. Saihestu zuhaitzak eta gainerako oztopoak eta egin salto haien gainetik bi aldiz klik eginez. Hartu gasolina, aurrera egin ezinik utziko baitzaitu bestela autoak! Ran rober ran Po po po po po po po po Ran rober ran Po po po po po po Uztaia gora gora lurretik zerura, gira alde batera eta gero bestera, ta behera behera behera ta behera behera bai! Uztai barruan preso gelditu naiz orain Heiiii!!!
JOAN BRAUN Egin hegan airetik Jon Braun indio txikiarekin. Cowboy elektrikoak saihestu eta ahalik eta medaila eta trofeo gehien harrapatu behar dituzu.
Jon Braun indio txiki bat zen. Jon Braun indio txiki bat zen. Jon Braun indio txiki bat zen. Indio txiki bat zen Jon Braun. Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki, Lau txiki, bost txiki, sei indio txiki, Zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki, Hamar indio txiki Jon Braun.
PLISTI PLASTA Ez utzi ur-putzurik zapaldu gabe! Agertokia urpetu eta igeri egin beharko duzu bestela! A, eta lokatza zapaltzen baduzu… bertan itsatsita geratuko zara!
Plisti-plasta, plisti-plaust mela-mela eta blai-blai. Plisti-plasta, plisti-plaust mela-mela eta blai-blai. Zaparrada, zipristin, harri koskor ta buztin. Plisti-plasta, plisti-plaust mela-mela ta blai-blai. Bota berri ta guzti irten dut etxetik, gauez egin du eta euria gogotik. Putzutan ez sartzeko nire amak esan dit. Berak esandakoa egin behar beti.
AppPure.com and the download link of this app are 100% safe. The download link of this app will be redirected to the official App Store site, thus the app is original and has not been modified in any way.